XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, biak elkarrekin daudeneko kasuan ere, aipaturiko momentuek nuluak izan beharko luketela pentsa lezake baten batek.

Jakina, aipaturiko pentsaera momentu lineal eta angeluar elektromagnetikoei gainezarmenaren printzipioa aplika dakiekeelako ustean datza.

Baina azken hau ez da egia zeren eta momentu-energia tentsorea, eta beraz Poynting-en bektorea, ez bait da eremu elektromagnetikoarekiko lineala.

Berau hobeto ulertzeko, komenigarri da Calkin-ek (7) erabilitako metodoaren antzeko sistemaren eratze-prozesu erraz bat aztertzea.

Demagun ezen, dipoloa jatorrian dagoelarik, karga infinitutik eta OZ ardatzean zehar daukagula eta beronen abiadura, , konstantea eta hurbilketa ez-erlatibista onartu ahal izateko bezain txikia dela.

Kargak sorturiko eremu magnetikoa nulua izango da OX ardatzean eta, bereziki, dipoloa dagoeneko puntuan.

Beraz, dipoloak ez du momenturik pairatzen.

Eremu magnetikoaren gradientea, aldiz, ez da nulua aipaturiko puntuan eta, ondorioz, dipoloaren gainean indar batek eragiten du.

Hurbilketa ez-erlatibistan, xi puntuan dagoen eta v abiadura konstantez higitzen ari den karga batek r puntuan sorturiko eremu magnetikoa, ondorengo adierazpenaz emandakoa da.

Jackson-en arabera, dipoloak pairatutako Fm indarra hauxe izango da: .

Dipoloak sortutako eremu magnetikoak kargaren gainean eragiten duen Fq indarra, aurrekoaren berdina izango da, zera bait dugu: .

Karga eta dipoloa azeleratzen has ez daitezen, beraien gainean kanpo-indar bana ezarri behar da.

Beraz, sistemaren gainean eragindako bulkada osoa hauxe da: .

Emaitza honek ez du abiaduraren (eta ezta ibilbidearen) dependentziarik.

Behin eta berriro aipatu ditugun teoremen arabera, bulkada honek, prozesuan zehar sisteman (eremuan) metatu den momentu linealaren berdina izan behar du.

Eta, izan ere, (22) momentuaren berdina da.

Jatorriarekiko kanpo-momentu osoa, kargaren gainean eragiten duena da eta, balio du.

Beraz, karga a i punturaino heldu denean, eremu elektromagnetikoan metaturiko momentu angeluarra, honako hau izango da: zein (18) delakoaren berdina bait da.

Kontura gaitezen ezen, (24) eta (25) emaitzak adierazten dutenez, kargaren eta dipoloaren arteko elkarrekintzan, akzio-erreakzioaren bortxapen ikusgarria gertatzen dela.